2010/09/29

Ezker Abertzalearen mozioa

Euskal Herrian jasatzen ari garen azken uholde errepresiboa salatzeko, hau da Portugaleteko Ezker Abertzaleak Udaletxean aurkeztutako mozioa:

PSOEren gerra estrategiari aurre egin behar zaio aro politiko berria irekitzeko:

Azken egunetan euskal herritarrok estatu espainolaren ezintasuna pairatzen ari gara. Irailaren 11rako oinarrizko eskubideak aldarrikatzeko deituriko manifestazioen debekuaren moduan, euskal herritarren aurkako polizi operazio berri bat, zeinen ondorioz 9 lagun atxilotu ta inkomunikatuak izan diren, Euskal Herrian irekitzen ari den fase politiko berriaren aurkako sabotajea da. PSOE gerra estrategia batean lerrokaturik dago eta Euskal Herrian bakerako eta gatazka politikoaren konponbide demokratikorako irekitzen ari den aukera zapuztu nahian dabil.

PSOEk Estatuko aparatuen bidez eta Rubalcabaren hitzetan PNVrekin adostasunez garatzen duen politika arduragabe honi aurre egitera deitzen ditugu euskal jendartea eta Euskal Herrian beste aro politiko berri bat irekitzeko lanean dauden eragileak. Espainiar Estatuak Euskal Herrian burutzen duen eskubide urraketa masiboa eta euskal herritarron aurkako indarkeria bertan behera utz dezan behartzeko esfortzuak biderkatzeko garaia da, oinarri demokratikoen aldeko lana eta herri mobilizazioa indartuz.

Errepresioak ez du etenik eta datozen aste eta hilabeteotan antzeko polizia operazio gehiago etorriko direla aurrikusi daiteke. Honen aurrean herritarron erantzuna antolatu eta kalera ateratzea beharrezkoa izango da. Errepresioak demokrazia eragoztea du helburu, eta prozesu demokrazioaren bidean beharrezkoa izango zaigu errepresioa eragoztea. Horretarako konpromiso zintzoa behar da, horretarako ekimen eraginkorrak behar dira, ez dute hitzek balio atzean urratsak ez badatoz.

Hau guztia kontutan hartuta honako mozioa aurkezten dugu osoko bilkurak eztabaida eta onar dezan:

1.- Udal honek irmoki salatzen du PSOEren gobernuaren aginduz euskal herritarren aurka aurka garaturiko azken operazio poliziala.

2.- Udal honek atxilotuak izan diren ezker abertzaleko kide guztiei bere elkartasun osoa bidali nahi die eta beraien askatasuna eta eskubideen alde egingo diren mobilizazioekin bat egin du.

3.- Udal honek estatu espainolaren jarrera onartezina dela adierazi nahi du, independentziaren alde lan egitea eta Euskal Herriak pairatzen duen gatazkari konponbide demokratiko bat emateko konpromisoa kriminalizatzearekin batera bortizki jazartzen duelako, agerian utziz, berriro ere, Euskal Herriarentzako ez dagoela ez eskubide ez askatasun demokratikorik.

4.- Udal honek ideia eta proiektu guztiak demokratikoki defendatzea eta gauzatzea ezinbestekoa dela adierazi nahi du.

5.- Bide beretik, udal honek, Euskal Herriak aldaketa politikoa inoiz baino beharrezkoagoa duela nabarmendu nahi du, espainiar konstituzioa eta ezartzen zaigun marko autonomikoaren barruan ezin duelako gure herriak eskubiderik ezta etorkizunik izan. Hortaz, Udal honek gatazkari konponbide demokratiko bat ematearen alde bere esku dagoen guztia egingo du, Euskal Herriak marko demokratiko bat behar du, herri bezala dagozkion eskubideak onartuak izan eta proiektu guztiak askatasun osoz gauzatzeko aukera eskainiko duen marko bat, hain zuzen ere.

6.- Onartutako mozio hau komunikabideei eta herritar guztiei helaraziko zaie.


2010-09-14


Datari erreparatzen badiogu, mozio hau Irailaren 14an idatzi zela konturatuko gara. Aste honetan, Askapenako 7 militante eta ETAko beste hiru atxilotu ditu Estatu faxistak.Mozioari dagokionez, oraindik ez dakite ea Udal Batzarrean eztabaidatuko den ala ez. Baina ezin dugu ahaztu Udaletxeko alderdi handienak (PP, PsoE eta PNV, hain zuzen ere) Euskal Herriaren aurkako gerra estratejia sustatzen dutela.



Roxika Iriarte, vecina de Iruñea,
 fue secuestrada "legalmente".
Posteriormente denunció torturas.

Leer más...

2010/09/22

Preso portugalujo ingresado

El preso político de los GRAPO Laureano Ortega ha sido ingresado en el hospital tras sufrir un infarto en la prisión de Puerto de Santa María (Cádiz), donde se encuentra encarcelado.


Laureano, nacido el 7 de febrero de 1960, ya estuvo preso durante varias ocasiones y años durante los primeros años 80. Luego pasó a la clandestinidad y fue detenido en diciembre de 1992, brutalmente torturado y encarcelado, siempre en régimen de dispersión y aislamiento.

Ha desarrollado varias huelgas de hambre, y desde hace 10 años se encuentra preso en el Cádiz. Las visitas de su familia se tienen que dar cada mes por motivos económicos y de viajes (al menos 2 días y medio a 3 para poder desarrollar una visita de 40 minutos a través de cristales). Su familia tuvo problemas en el pasado mes de junio al intentar ser vejados con cacheos durante el desarrollo de una visita, sufriéndolos su amatxu Milagros, de 80 años de edad.

La hermana de Laureano, ha llamado por teléfono en la noche del 22, a la prisión de Puerto Santa María I (Cádiz), para recabar información sobre el estado de salud de Laureano.La han denegado otra información más amplia al lacónico "está estable", y la instan a que "llame mañana". Ampliaremos información a medida que conozcamos nuevos datos.

40 personas se han movilizado hoy en Portu por los presos y presas, al igual que el pasado viernes lo hicieran otras 60 en protesta por la operación policial contra Ekin.
Leer más...

Koskoenea auzipean

9 gaztek deklaratu behar izan dute gaur goizean, Barakaldoko epaitegietan. Orain dela 2 hilabete, udaltzainek Koskoenea gaztetxean sartu ziren eta, dirudienez, han zeunden 9 pertsona hauek identifikatu zituzten. Epailea, eraikinaren okupazioa leporatu nahi die. Dakigunez, gaztetxean egiten diren ekimenei buruz galdetu diete. Kanpoan, 25 pertsona inguru konzentrazio bat burutu dute, 9 gazte hauei elkartasuna adierazteko.
Leer más...

2010/09/06

NIKOLAS DEUNA 2010

Orain dela urte batzuk Portugaleteko kuadrilak Nikolas Deuna antolatzen hasi zirela. Jai herrikoi hau, aspalditik ospatzen zen, baina herriko kuadrilen lanari esker, egutegiko data inportante bihurtu da Portugaleteko jende askorentzat. Hemen daukazue egun honetarako planteatutako egitaraua. Informazio gehiago http://www.nikolasdeuna.com/ helbidean eskura dezakezue. Gora Nikolas Deuna! Gora Portugaleteko Kuadrilak!


Leer más...