2010/09/29

Ezker Abertzalearen mozioa

Euskal Herrian jasatzen ari garen azken uholde errepresiboa salatzeko, hau da Portugaleteko Ezker Abertzaleak Udaletxean aurkeztutako mozioa:

PSOEren gerra estrategiari aurre egin behar zaio aro politiko berria irekitzeko:

Azken egunetan euskal herritarrok estatu espainolaren ezintasuna pairatzen ari gara. Irailaren 11rako oinarrizko eskubideak aldarrikatzeko deituriko manifestazioen debekuaren moduan, euskal herritarren aurkako polizi operazio berri bat, zeinen ondorioz 9 lagun atxilotu ta inkomunikatuak izan diren, Euskal Herrian irekitzen ari den fase politiko berriaren aurkako sabotajea da. PSOE gerra estrategia batean lerrokaturik dago eta Euskal Herrian bakerako eta gatazka politikoaren konponbide demokratikorako irekitzen ari den aukera zapuztu nahian dabil.

PSOEk Estatuko aparatuen bidez eta Rubalcabaren hitzetan PNVrekin adostasunez garatzen duen politika arduragabe honi aurre egitera deitzen ditugu euskal jendartea eta Euskal Herrian beste aro politiko berri bat irekitzeko lanean dauden eragileak. Espainiar Estatuak Euskal Herrian burutzen duen eskubide urraketa masiboa eta euskal herritarron aurkako indarkeria bertan behera utz dezan behartzeko esfortzuak biderkatzeko garaia da, oinarri demokratikoen aldeko lana eta herri mobilizazioa indartuz.

Errepresioak ez du etenik eta datozen aste eta hilabeteotan antzeko polizia operazio gehiago etorriko direla aurrikusi daiteke. Honen aurrean herritarron erantzuna antolatu eta kalera ateratzea beharrezkoa izango da. Errepresioak demokrazia eragoztea du helburu, eta prozesu demokrazioaren bidean beharrezkoa izango zaigu errepresioa eragoztea. Horretarako konpromiso zintzoa behar da, horretarako ekimen eraginkorrak behar dira, ez dute hitzek balio atzean urratsak ez badatoz.

Hau guztia kontutan hartuta honako mozioa aurkezten dugu osoko bilkurak eztabaida eta onar dezan:

1.- Udal honek irmoki salatzen du PSOEren gobernuaren aginduz euskal herritarren aurka aurka garaturiko azken operazio poliziala.

2.- Udal honek atxilotuak izan diren ezker abertzaleko kide guztiei bere elkartasun osoa bidali nahi die eta beraien askatasuna eta eskubideen alde egingo diren mobilizazioekin bat egin du.

3.- Udal honek estatu espainolaren jarrera onartezina dela adierazi nahi du, independentziaren alde lan egitea eta Euskal Herriak pairatzen duen gatazkari konponbide demokratiko bat emateko konpromisoa kriminalizatzearekin batera bortizki jazartzen duelako, agerian utziz, berriro ere, Euskal Herriarentzako ez dagoela ez eskubide ez askatasun demokratikorik.

4.- Udal honek ideia eta proiektu guztiak demokratikoki defendatzea eta gauzatzea ezinbestekoa dela adierazi nahi du.

5.- Bide beretik, udal honek, Euskal Herriak aldaketa politikoa inoiz baino beharrezkoagoa duela nabarmendu nahi du, espainiar konstituzioa eta ezartzen zaigun marko autonomikoaren barruan ezin duelako gure herriak eskubiderik ezta etorkizunik izan. Hortaz, Udal honek gatazkari konponbide demokratiko bat ematearen alde bere esku dagoen guztia egingo du, Euskal Herriak marko demokratiko bat behar du, herri bezala dagozkion eskubideak onartuak izan eta proiektu guztiak askatasun osoz gauzatzeko aukera eskainiko duen marko bat, hain zuzen ere.

6.- Onartutako mozio hau komunikabideei eta herritar guztiei helaraziko zaie.


2010-09-14


Datari erreparatzen badiogu, mozio hau Irailaren 14an idatzi zela konturatuko gara. Aste honetan, Askapenako 7 militante eta ETAko beste hiru atxilotu ditu Estatu faxistak.Mozioari dagokionez, oraindik ez dakite ea Udal Batzarrean eztabaidatuko den ala ez. Baina ezin dugu ahaztu Udaletxeko alderdi handienak (PP, PsoE eta PNV, hain zuzen ere) Euskal Herriaren aurkako gerra estratejia sustatzen dutela.



Roxika Iriarte, vecina de Iruñea,
 fue secuestrada "legalmente".
Posteriormente denunció torturas.