2010/12/14

ABENDUAREN 18an, PORTUGALETEN ERE, EZKER ABERTZALEAREN LEGALIZAZIOAREN ALDEKO GIZA KATEA.

Portugaleteko erkide hori:

Badakizu Ezker Abertzalek proiektu politiko berria aurkeztu duela Irunean. Orain ekimen batzuen bidez bere legeztapenaren aldeko aldarria ezagutaraziko dugu. Proiektuarekin berarekin bat gatozenetatik haratago, demokrata orori iniziatiba honetarako bere babesa adierazteko eskatu eta horretarako aukera eman nahi diogu.

Izan ere, guztiok dakigun bezala, Ezker Abertzalearen ilegalizazioak indar korrelazioa eraldatu eta desitxuratu egin zuen, instituzioei zilegitasuna kenduz, eta abertzale guztion posizioak ahulduz.
Bada, Abertzale eta demokrata guztion interesa da herri honetako proiektu politiko guztiek, aukera berdintasunean jartzea, eta proiektu bakoitzak bere isla instituzionala edukitzea, eta politikan eta, bereziki gatazkaren konponbidean parte hartu ahal izan dezaten.

Horretarako, larunbatean, abenduaren 18an legeztapenaren aldeko ekimen erraldoi batekin aterako gara kalera, herriz herri giza kateak osatuz. Egitasmoa giza kate horiek bideoz grabatzea da; eta bideo horien bilduma eginez, herri guztietako bideo nazional batean legeztapenaren aldeko giza kate erraldoi baten irudia ematea.

Portugaleten, lau puntu esanguratzu lotu nahi ditugu. Elkarretaratzeak 12:00tan :
  • Azetan, enparantzan
  • Buenavistan, Asepeyon
  • Alde zaharrean, Solar enparantzan
  • Errepelegan, zahar-etxean
13:00tan Metro geltokian batuko gara guztiok eta Herriko tabernaraino kalejira burutuko dugu, bertan luntxa eskeiniko delarik.

Grabatu bitartean, irudi dinamikoa eta alaia eman nahi dugu, eta eskuan goiko tira erakutsiz, gure eskakizuna argi eta garbi utziko dugu.

Grabazioa ez ezik, dimentsio handiko mobilizazioa izan behar du honek. Portugaleten aspaldian egin ez den bezain handia eta originala. Beraz, Zeuk ere parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.

Gora zuek !!

Portugaleteko Ezker Abertzalea