2010/07/20

PRESOEN ALDEKO EKITALDIA

Larunbatean 17an, preso politikoen aldeko ekitaldi bat ospatu zen Solar enparantzan. Honetan, EPPK-k (Euskal Preso Politikoen Kolektiboak) aurrera daraman borrokaren berri eman zuen Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide batek. Gainera, aurreko larunbatean askatasuna berreskuratu zuen Ana Lopezek hitz batzuk bota zituen, parte hartzaileen txaloak jasoz. Dantzak egon ziren, eta lagun batek abesti bat eskaini zion Anari, kitarraz.

ANA, ONGI ETORRI PORTUGALETERA!