2010/07/20

SALBUESPEN EGOERA STOP!

Asteartean 13an, Portugaleteko auzokide eta ETAko militantea zen Karlos Luzioren erorketaren 30 urte betetzen ziren. Hau zela eta, 40 pertsona inguru bildu ziren gure herriko hilerrian, oroimen hitz batzuk botatzeko asmorekin, eta klabelin batzuk bere hilobian uzteko intentzioarekin. Ekitaldi xume hau hasi bezain pronto, Ertzantzako 15 elementu agertu ziren, kaskoak jantzita, porrak eskuetan... Ekitaldia ilegala zela adierazi zuten eta 30 pertsona identifikatu zituzten. Terrorismoaren gorapena leporatuko dietela zabaldu zuen hurrengo egunean Rudolf Aresen Sailak. Amnistiaren aldeko mugimendutik esan dutenez, orain duela 30 urte Karlos gorputza bahitu zuten FOPekoek, eta gaur egun Ertzantzak bere oroimena bahitu nahi izan zuen. Santurtziko jaietan, Ertzantza ere protagonista bihurtu nahi izan da. Asteazkenea, presoen argazkiak lapurtu zituzten txosna ezberdinetatik. Hurrengo egunean, mota guztietako propaganda (Ezker Abertzalearena, CNTarena, Rol talde bate ikurra...) zentsuratu zuten, eta pertsona ugari eraso zituzten, gurasoak seme-alabekin eta guzti. Eta oraindik ere, democratasdetodalavidaren ahozko bortizkeria jasan behar dugu, herri honen askatasunaren alde borrokatzen dugun guztiok. ERTZANTZA EZ DA HERRIARENA! QUE SE VAYAN!