2010/07/26

UDALBILTZA ASKE!

20 pertsona inguru bildu ziren larunbata eguerdian Portugaleteko Udaletxe aurrean, Espainako entzutegi nazionalean Udalbiltzako hainbat kide jasatzen ari diren epaiketa salatzeko asmoz. Konzentrazioak eta protesta ugari bururatzen ari dira Euskal Herria osoan zehar. Gogoratu behar dugu nola 1999an, EH (Euskal Herritarrok, gaur egun ilegalizatuta), EAJ eta EA alderdieek antolakunde hau sortu zuten, Euskal Herri osoan eraikuntza nazionala bultzatzeko. Hasieratik, EAJ-ko kideak diren politiko batzuk (Ardanzak, Azkunak...), antolakunde honen sorkuntza kritikatu zuten publikoki. ETA-ren suetenaren apurketa aitzakiarekin, EAJ-k eta EA-k Udalbiltza apurtu zuten, eta erakundea bitan banatu zen. Ezker Abertzaleak bultzatzen zuenak (hasierako eredua jarraitzen zuena) Espainako GAL juridikoaren jazarpena jasan du behin ta berriz. Honen adibidea, aste hauetan burutzen ari den epaiketan daukagu.