2011/02/23

Herri programa 2011 kanpainaren aurkezpena Ezkerraldean


Egun on guztiei!

Prentsaurreko honen bidez, Ezkerraldeko ezker abertzaleak, hemen, herri eta belaunaldi guztietako kideekin ordezkatua, asmo zehatza konpartitu nahi du eskualde honetako herritar guztiekin. Gaur, hemen, konpromiso batekin agertzen gara, ezkerraldeko ezker abertzalea badoa, oztopo eta baldintza guztien gainetik, bere erantzukizunez guztiz jabe, Ezkerraldean dagoen errealitatea, abertzaletasun eta ezkerretik aldatzera.
  • Zutik Euskal Herria ebazpenetik, ezker abertzaleak abian jarritako urratsek, Euskal Herriak bizi duen egoera politikoa zeharo irauli dute. Herri honetan aldaketa nazionala eta soziala gauzatzeko baldintzak emanda daudela konbentziturik, norabide honetan urrats erabakigarriak eman ditugu. Edozein begirada objektiboak hauxe berresten du. 
  • Ezker abertzaleak argi dauka aldaketa herritarretatik datorrela. Aldaketa gauzagarria izan dadila, hurrengo urteetarako lan eta tresnak martxan jartzen ari gara. 
  • Norabide honetan, begibistakoa da Ezkerrealdeak duen garrantzia, eskualde honetako abertzale eta ezkertiarrok daukagun ardura. Apaltasun osotik jakin badakigu, eskualde honek pairatzen dituen errealitate estruktural zein eredu neoliberalak sortzen dituen egoera larrien aurrean, alternatiba bakarra garela. 
  • Eta erantzukizun honetatik aurre egingo diogu hurrengo maiatzean daukagun hauteskunde erronkari. 
  •  Honetarako, Ezkerraldeko ezker abertzaleak lanean hasia da jada. Herriz herri Diagnosiak burutu ditugu, hurrengo asteetan prestatuko ditugun HERRI PROGRAMEN oinarri direnak. 
  •  Eta Diagnosi hauetan oinarrituz, desberdinak dira hurrengo asteetan dauzkagun erronkak. 
    • Herritarrei zuzenean bere iritzia eskatzera goaz, inkesta baten bidez, era desberdinetan etxeetan eta kalean aurkituko duguna. 
    • Gure oinarri sozialarekin Herri Batzarrak burutzera goaz. 
    • HERRI PROGRAMA finkatzeko jardunaldiak, eztabaidarako marko desberdinak… Burutuko ditugu, teknologi berriak ahaztu gabe. 
    • Jadanik, martxan daukagu www.herriprograma2011.net/ “herriaren izena gehituz”, web horri hau, burututako ekimenen berri emateko edota deialdiak luzatzeko tresna berria bada. 
Hauxe da gure hitza! Ezkerraldean 2011ko otsailaren 18an