2011/02/10

TUNEZ, EGIPTO eta hurrengoa??

Jazminaren iraultza bezala izendatu da Tunezen gertaturikoa eta egun gutxitan Egiptora pasa da fenomenoa, Moroko, Aljeria zein Jordanian begi-puntuan eta hau hasiera omen da, Hilari Clintonek ere “tormenta perfecta” bezala definitu du.

Zer ari da gertatzen? Nola gertatu da fenomenoa? Urteetan okzidenteren aliatu zuzenak izan direnak orain diktadore despota gisa ageri zaizkigu eta Europak zein Amerikako Estatu Batuak kargu hartzen diete erreforma demokratikoak burutu ditzaten. Okzidenteren izua egoeraren aurrean begi bistakoa da.

Magreb eta Nilo bailaran eman dira lehertze hauek, biak ere gune estrategikoak munduko geopolitikan, Tunezek, Moroko eta Aljeriak bezala Europara doan migrazioaren horma egiten dute eta horrekin batera mugimendu islamiar erradikalen aurkako lehian buru belarri murgilduak daude.

Egiptoko kasua berezia da, AEB zein Israelen aliatua dugu bera eta mundu arabiarreko herrialderik handienetakoa da, Hosni Mubarak-en agintepean 30 urte bete ditu Egiptok eta herriak azkenean nahikoa da! Oihukatu du.

Urteetan ilegalizatua dagoen Anai musulmanak izeneko mugimenduak du bertako indarrik handiena eta kale protestetan antolaketa nagusia beraien esku dago. Mubarak eroriko balitz ikusteko dago Egiptoren papera zein izango den munduko geopolitikan eta aipatzekoa zein egoeratan geldituko den Israel, ekialde hurbilean aliatu bakarra bai du Egipto.

Diktadura gogorrez gain sistema kapitalista neoliberala aplikatzen leialak dira, FMI eta BM inposaturiko merkatu librearen politikaren aplikatzaileak. Aberatsen zen txiroen arteko ezberdintasunak izugarriak dira, txiroen bizi baldintza gogorrak ekarri du Tunezeko iraultza eta jarraian Egipto erortzen bada jarraian beste hainbat eta hainbat herrialde etorri daitezkeela iritzita, fenomeno hori gelditu nahian dabil okzidente.

Konklusio gisa:

  • Azken hamarkadan Munduko ordenuaren agintari izan den AEB egun ez da gai bere boterea mundu guztian mantentzeko; bere eragin gaitasuna murrizten ari da maila politiko, militar zein diplomatikoan. Afganistan eta Irak-en dituen ezintasunak beste fronteetan ere eragina izaten ari da. 
  • Elikagaien (garia, arroza,…) espekulazioa (prezio igotzea) dela eta 2011ean munduak 30 herrialde baino gehiagotan goseagatik liskarrak izango direla aurre ikusten da, Tunez eta Egipto ez dira salbuespenak, gosete horren ondorio zuzenak dira eta Aljeria, Moroko edo Jordaniako egoerak ere testuinguru horretan kokatu behar dira. 3. 
  • Diktadura gogorrez gain, eskubide demokratiko ezak zein korru-zio gehiegizkoak protesta guzti hauetan eragin zuzena dute. 4. 
  • Iraultza hauek mundu arabiarrean edo 3. munduan kokatu nahian dabiltza okzidenteko agintariak, ala ere Europan ikusi ditugu antzeko protesta eta mugimenduak; Albanian gertatu berri dira eta militarrek isilarazi dute edota Islandiako kasua ere esanguratsua da Estatuak kiebra egoeran egonik herriak bere politika ekonomikoa birdefinitu du bankuei zorrak ordaintzeari uko eginez. Bi adibide Europan biak ala biak isilduak gure komunikabideetan. 5. 
  • Iraultza hauetan teknologia berriak izan dira azpimarratzeko fenomenoak: internet eta sare sozialenen erabilera garrantzitsua izan da, bereziki diktaduraren blokeo informatiboa gainditzeko baina herrialde hauetan internet-en erabilera %20ra ez da iristen. Argi dago, teknologia berriek iraultza gauzatu dadin laguntzen dute baina iraultza lehen bezala orain ere kalean egiten da, masa borroka funtsezkoa da aldaketak emango badira.