2011/03/03

Irati Tobar, portugaleteko gazteak, Hendaiako udalaren babesa jaso du

Irati, Izpuran itxialdia burutu zuten gazteen artean libre jarraitzen duen bakarra, Hendaiako udalaren babesa lortu zuen atzoko osoko bilkuran. 
Hautetzi abertzaleak mozioa aurkeztu zuen euroaginduaren kontra eta konpromesuak eskatuz hautetziek Irati babez zezaten. Oposizo osoak eta alkateak baiezkoa eman zuten moziaren inguruan.
Datorren larunbatean, giza kate bat osotuko dute Baionan eta martxoak 8 Paun, egun horretan 8 gazteen euroaginduei buruzko auzia burutuko delarik.