2011/03/31

Mobilizazioak Irati Tobarren atxiloketa salatzeko

Atzo, martxoak 30, Iratiren atxiloketa eta gazte mugimenduaren kriminalizazioa salatzeko manifestazioa burutu zen Portugaleten.

Irati atzo atxilotu zuten 14.15ean Donibane Lohizunen, enplegu bulegora zihoanean. Poliziek bere autoa bidean blokeatu eta atxilo hartu zuten. Hasieran Baionako komisariara eraman bazuten ere, handik Pauera eraman zuten laster batean, euroaginduaren berri emateko.

Gaur Martxoak 31, arratsaldeko zazpiretan Portugaleteko metro geltokitik berriro ere manifestazioa aterako da. Bihar apirilak 1, zortziretan burutuko da manifestazioa.