2010/04/28

EZKERRALDEKO EZKER ABERTZALEAREN AGERRALDIA

Gaur egindako agerraldi batean, Ezkerraldeko Ezker Abertzalearen ordezkari ezberdinek lan baldintzei buruzko hausnarketa bat plazaratu dute. Lan-osasun egunean, 2010an 28 langile haien lanpostuetan hil direla gogoratu dute,eta Maiatzaren Lehenerako deialdietara (12:30etan Las Llanas, Sestao) Ezkerraldeko hirritar guztiak gonbidatu dituzte.

Ezkerraldeko Ezker Abertzalearen prentsa oharra

"Gaur, Apirilak 28, Lan-osasunaren eguna, Ezkerraldeko udaletxe dezberdinetako ahutsiek borroka eta mobilizazio egun hau nahi dugu profitatu, langileek pairatzen duten ustiapen, prekatietate egoera beste behingoz salatzeko; baita hauetxen ondorio diren lan istripuak ere egunero, egunero sufritzen dutena.


Izan ere, gaurdaino, 28 behargin zendu dira euren lanpostuetan.

Baina Espainiar gobernuak zein ur haundiko Euskal Enpresa buruek Euskal Herriari ezarri dioten sistema kapitalista ustiapen eta prekarietatea ezezik beztelako ondorioak ere baditu:

Enpresa haundien itxiera eta pribatizazioa, Euskal Herriaren orohar eta Ezkerraldearen aurkako jarreraren gainetik; Hauen emaitza, lan-postu egonkorren deuseztea eta txiki zein ertaineko tailerren desagerpena.

Merkatu gune erraldoiak ugaritu izanak hezeguneak, berdeguneak….suntsipena ekarri du, lan prekario sustatuz; hau da soldata miserableak eta bukatu ezinezko lan jardunaldiak.

Horrez gain, horrek merkatu gune txikiak (herriko dendak…), deusestu ditu, aisiaz era jatorrean gosatzeko aukera kontsumo asezinaren mesedetan ordezkatuz.

Onarrizko higiezina den etxebizitzaren espekulazioak bizi arteko mailegu hipoteka ikaragarriak, sinatzera behartu gaitu (50 urtekoa); horren xedea, ur haundiko enpresa buru zein bankuek sekulako etekinak izan ditzaten.

Politikarien soldata miloidunak, udal ustekelria, aurrekonturik eta herritarrak babesteko gizarte neurririk eza…

Hau guztia urte luzeetan pairatzen ari gara Ezkerraldean, PSOE, PNVren hainbat udal gobernurekin, PP edota EBren laguntzaz. Gainera orain egoera hau gero eta biziagoa dugu, sistema kapitalistaren krisiarekin.

Horrekin batera udal diru laguntzak gizarte gaietarako asko murriztu dira, langabeziak gora nabarmen egin du, herritar xumeek ordaindu beharreko zergak gora ere, hori bai, enpresa buruenak behera. Neurri ekonomikoak beti gehien dutenen aldekoak, langileenak kaltetuz.

Bitartean enpresaburuen aberastasuna haundituz doa etengabe; horretarako, neurri horietaz aprobetxatzen dira, errgulazio espedienteei esker eta hau gutxi balitz banku haundiei diru publiko eman zaie, ustez krisia zeudelako, baina 2009 urtea, euren urterik emankorretako bat izan da (BBVA da adibide garbi bat), kriston etenkinak irabazita.

Horrezgain hainbat etxebizitzaren bahitzea….

Dirudunek sortutako sistema honek ezin ekarri diezaioke deus onik herri langileari; ez dago inola ere konpontzerik sistema hau denen mesedetan

Ezker Abertzaleak dei argi bat luzatu nahi dio herri langileari eta nola ez, Ezkerraldeko herritarrei, kalera atera daitezen, guztiontzat bidezkoa behar duen sistema berri baten alde; etorkizun duin baten alde, gazte zein emakumezkoentzat; gure industria ez ixtearen alde, Madriletik datozkigun inposaketa ororen aurka; langabeziaren, E.E.E.ren eta legezko enpresaburuen lapurretaren aurka.

Azken buruan,, herri langilearen ordua, garaia da, Euskal Herriaren ordua, Euskal Estatu Sozialista eraikitzearen ordua hain zuzen.

ZUTIK EUSKAL HERRIA, ZUTIK LANGILERIA!!!

Bukatzeko Ezkerraldeko herritar guztioi deia egiten diegu Maiatzaren Lehenean kalera irten eta 12:30.etan Sestaon, Las Llanas futbol zelaitik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko."