2010/05/03

MAIATZAREN LEHENA

Ehunka pertsonak  hartu dute parte Maiatzaren 1.erako LAB sindikatuak deitutako Sestaoko manifestaldian. Kasko enparantzan egindako ekitaldian, LABeko ordizkaria den Jandrok orain galtzen ari diren eskubideak kolpez berreskuratu behar izango ditu langileriak ohartarazi du. Ekitaldian gazteriak eta emakumeek hartu dute parte, krisiaren ondoriak haiek bereziki nabaritzen dituztela jakinaraziz. Edurne Oliberrek, sindikatuaren eskualdeko arduraduna dena, Ezkerraldeak Bizkaiako langabazi kopuru handiena daukala plazaratu du (%19a) eta borrokatzeko garaiak direla baieztatu du. Manifestaldian, pentsionistek ere hartu dute parte "Dirua soberan, pentsioak faltan" lemapean.
Munduan zehar, manifestaldi ugari burutu dira. Grezian, adibidez, istilu larriak egon dira indar errepresiboekin.