2010/05/03

AINARA ESTERAN BERRIZ ETXEAN

Santurtziko errepresialatua, igandean goizeko 9etan atera da Villena (Alacant) gartzelatik. 21:15etan azaldu da Santurtzin, non 120 pertsona inguru bere zain zeuden Herriko Tabernan. Aipatzekoa da Ertzantzaren jokaera. 2 aldiz agertu dira, harrera oztopatzeko asmoarekin. Pertsona bat identifikatu dute. Dena den, jendeak beroa eta errespetua erakutsi dio Ainarari, eta bere jaio herria ongi-etorria dela argi geratu da. Ainara 10 urte eman ditu estatu espainoleko gartzeletan. Madrilen atxilotua izan zen 2000 urtean. Bera eta bere kidea haien burua arriskuan ikusi eta gero (Polizia zeukaten atzean) Kubako enbaxadan sartu ziren.