2010/05/23

PORTUGALETEN EUSKALDUNOK ESKUBIDERIK EZ!

Larunbatean 22an, Portugaleteko Ezker Abertzaleak agerraldi bat egin du , Udal Gobernuaren euskararekiko jarrera salatzeko. Hona hemen prentsaurrekoan irakurritako testua:

"Aurreko astean, orain dela 9 egun, alkateak (erdera hutsean) publikoki euskararen egoeraren diagnostikoa eta planaren diseinua egingo dutela iragarri zuen.



- prentsaurreko horretan, gure herriko euskararen egoerari buruz hitz egiterakoan, sinestezina jotzen dugu, alkatearen berbeetan autokritika apur bat ez topatzea; apaltasun eza nabarmena, gure herrian euskarak pairatzen duen egoera ikusita.


- azken 30 urteetako haien hizkuntz polítika zapaltzailea dela eta, egunero urratzen diren hizkuntz eskubideei buruz, hitzik ez alkatearen prentsaurrekoan.


- Bitxia ere, munduko edozein txokotan sinestezina izango zena, gure herrian arrunt bilakatu da, hau da, udal honek ez du ezta ordezkari kualifikatu bat ere, euskarari buruzko berri hau euskaraz emateko, dudarik gabe Portugaleteko eta udal honen euskararen egoeraren seinale.


· Azken 30 urteetan, udal gobernu ezberdinak ezagutu ditugu, baina euskara arloan urratsik ez. Arduradun polítiko hauek guztiek, euskararen gaurko egoera ekarri digute, hau da, hizkuntz eskubiderik eza Portugaleten.


- 1982ko oinarrizko legea, Euskararen erabilpena arautzen duenak, hauxe esan zigun: “botere publikoek neurriak hartuko dituzte hizkuntza dela eta inor baztertuta izan ez dadin”, eta herritarrei funtsezko hizkuntz eskubideak aitortzen zitzaizkien: “administrazio ororekin ahozko edo idatzizko harremana euskaraz izateko eskubidea”, botere publikoek eskubide hauen erabilera bermatuko dute.


Lege honetatik 28 urtera, Portugaleteko euskararen egoerak ez al du merezí autokritika apur bat alkatearen partetik?


- 1999an, orain dela 11 urte, Euskara Biziberritzeko Planaren baitan,
Eusko Jaurlaritzak udalei euskararen normalizazio planak garatzeko
eskatu zien.


Hau guztia kontuan harturik, Portugaleteko euskaldunok atera dezakegun
konklusioa, zein da?, udal honi esker, euskara arloan eta gure hizkuntz
eskubideen aitorpenean, kriston atzerapena dugu Portugaleten, eta hizkuntz
zapalkuntza honen arduradunak, azken 30 urteetan ardura izan duten eta
euskara arloan urratsik eman ez duten arduradun politikoak dira.


- 2006an, kasualitatez, azkenengo udal haueskundeak baino urte bat lehenago ere, orain bezala, udalak “Agenda Local 21” izeneko horretan, ildo estrategikotzat jotzen zuen euskara, eta helburu hau zehazten zuen: “asegurar los derechos lingüísticos de toda la población”. 4 urte pasatu ta gero, euskaldunok ez dugu inongo ematzarik ikusten, orain dela 4 urte bezalaxe, hizkuntz eskubiderik ez dago.


- 2008ko azaroan, udal batzarrean (plenoan) adostua, diagnostikoa burutzeko konpromisoa hartu zuen Udalak. 19 hilabete pasa ta gero, publikoki, alkateak berak iragartzen digu, euskaltzale agertu nahian, txalotu beharreko berria balitz bezala, diagnostikoa egingo dutela. Urte eta erdi behar al da urrats xume hori emateko? Zergatik iragarri, publizitatea eman,…orain dela 19 hilabete egin behar zutenari? Berriro euskaltzale agertu gura al du hauteskundeak baino lehenago?


· Hauxe da udal honek segitzen duen prozesua; herrian zerbait pizten bada, arlo batean edo bestean jendea haserretzen bazaio; udala saiatzen da haserre hori baretzen edo isiltzen.


Euskara arloan zerbait piztu egin da azken urteetan Portugaleten. Herri mugimenduak, normalizazio plana aldarrikatzeko herritik sorturiko plataformak, herri borrokak,… ekarri gaitu hona, haiei esker normalizazio planaren inplementazioaren atarian gaude, udalak unilateralki ez du urratsik ematen, herri presioak mugarazten du udala.


Beraz, bai plataforman bai euskara arloan aritzen zaretenak, hemendik txalotu eta zoriondu nahi zaituztegu, eta hemendik aurrerako prozesuan lanean eta borrokan segitzera animatzen zaituztegu, Portugaleteko euskaldunon borrokak ekarriko digu normalizazio plana, gure hizkuntz eskubideak bermatuko dituen normalizazio planak.


· Alkateak esan digu, “III plan de euskaldunización” batean aurkitzen garela, 1996an hasita.


Ze Plan da hori? 3 plana egin badituzte, alkateari zuzen eskatzen diogu, plan horien emaitzak zehazteko. Zeinek egin ditu plan horiek? Ze departamentua? Ze aurrekontua izan dute? Derrigortasun datak ezartzeaz gain, langileek perfilak lortu al dituzte? Bermaturik al daude euskaldunon eskubideak? Helburua ezin da izan perfila ezartzea, baizik eta hizkuntz eskubideak bermatzea.


Euskaldunok ez dugu emaitzarik somatzen. Ustezko plan hauen emaitzak non daude?


Udal honetan ez da posible edozein tramitea euskaraz egitea, udalak argitaratzen duen periodikoan ez dugu ezta hitz bat ere euskaraz topatzen, musika eskolan ez dago inongo aukerarik gure seme-alabak euskaraz ikasteko, ezta igerilekuetan ikastaroak euskaraz egiteko ere, Ez duzue ezta ordezkariren bat berri hau euskaraz iragartzeko …interpelazio zuzena egiten diogu alkateari, ustezko plan horien emaitzak zehazteko, euskaldunok ikusten ez ditugulako. Eta batez ere, Gerorako espero behar ditugun lorpenak, hauek bezain ikustezinak izango al dira?


· Euskaldunok ez dugu iruzur gehiagorik onartuko, beste udal eredua aldarrikatzen dugu: udal euskaltzale, partehartzaile eta herrikoia nahi dugu, euskaldunok normalizazio plan honen diseinu eta inplementazioan parte hartu behar dugu, ezin dugu udal erdaldu baten eskutan utzi, eta prozesu honen bermea izango gara, herritar guztien hizkuntz eskubideak bermatuko dituen normalizazio plana eskuratu arte."


Portugaleten, 2010eko Maiatzaren 22an