2010/06/27

EPPK-ren aldeko protestak


Pasa den ostiralean, 100 pertsona inguru Portugaleteko kaleetatik manifestatu ziren EPPK (Euskal Preso Politikoen Kolektiboa)-ari elkartasuna adierazteko. Manifestaldian zehar, ostegunean hildako Mikel Zelakain iheslari politikoa gogoratu zuten. Manifestaldi bukatu eta gero, urte hasieratik EPPK-k aurrera daraman borrokaren birpasoa egin zuen Amnistiaren aldeko mugimenduaren ordezkari batek. Uztailaren 3-an Zornotzan egongo den martxan parte hartzeko deialdia egin zuten ere. Egun horretan Gatza preso politikoaren askatasuna exijituko dute. Honek, 30 urte bete ditu estatu espainoleko espetxeetan.

Mikel Zalakainen biografia:

Mikel Zalakain Villabonan jaio zen 1961. urteko ekainaren 19an eta bart gauean hil da, goizeko 16:00etan Korsikan.

1986. urtean, 25 urte zituela ihes egin zuen Villabonatik arrazoi politikoak zirela medio, eta geroztik ez da bere sorterrira itzuli.

1988. urtean Mikel Zalakain eta bere emaztea den Mila Otegi ipar Euskal Herrian atxilotu zituen frantziar poliziak eta lau urtez preso egon ondoren Frantziako Gobernuak Parisen konfinatu zuen. Mila Otegik 9 hilabete egin zituen espetxean.

2000. urtean konfinamendua hautsi zuen eta ihes egin zuen Parisetik, azken urteotan Korsikan bizi izan delarik.

Espetxean egindako borrokaldi eta gose greba luzeen ondorioz ultzera kronikoa izan du. Auto istripua ere izan zuen, ondorioz besoan bizitza osorako zauriak gelditu zitzaizkiolarik.

2010. urteko maiatzean minbizia diagnostikatu zioten.

Azken urteotan Korsikan bizi izan bere emaztearekin eta bien 12 urteko semearekin.

1986. urteko apirilaren 25ean ia familia osoa atxilotu zuten, Mikel Zalakain aita, Pili Esain ama eta Juan Antonio eta Iñaki Zalakain anaiak. Mikel ihes eginda zegoen ordurako.

Mikel Zalakainen aita, hau ere Mikel Zalakain, Martuteneko espetxean hil zen bihotzekoak jota 1990. urteko azaroaren 30ean. 58 urte zituen eta hilabete gutxi batzuk falta zitzaizkion libre ateratzeko. Artatu zuten medikuak akusatuen aulkian eseri ziren beraien aurka jarritako salaketaren ondorioz, baina absolbituak izan ziren.