2010/06/16

KONTROL SOZIALIK EZ!

Irailaren 11n EEBBetako finantza-gunearen kontrako erasoa gertatu zenetik, mundu osoan zehar “terrorismoaren kontra”ko eta “segurtasunaren defentsa”ren izenean gerrate bat piztu zen. Kontua da une honetan, dena terrorismotzat jotzen dela eta badirudiela inguratzen gaituen guztia arriskutsua dela. Euskal Herrian aski ongi ezagutzen dugu askatasun ezaren politikaren eragina. Bide publikoak kameraz josi izana izan da 10 urte hauetako euren tantoetako bat. Antza denez, kamera hauen erabilera BOEk araututa dago (2006-12-12), nahiz eta hainbat juristak kolokan jartzen duen arau hauen eraginkortasuna. Farola antza daukaten kamerek 360º tan grabatzea ahalbideratzen dute. Beraz,  Solarreko kamarak plaza ez ezik, Santa Maria kalean kubata bat hartzen zaudelarik ere grabatzen zaitu. Inork ez daki irudiekin egiten dutena. Badirudi hilabete bateko epean deseuztatu behar dituztela, baina horrenbeste irudi kontrolaezina da eta izugarrizko datu-bankua aurki dezakegu “metroa hartzen duen jendea”, “parkea jolasten duten neskato” eta abarren informazioarekin. Kamerak ez dira instituzio publikoek soilik erabiliak. Hainbat entrepresak eta partikularrek ere erabiltzen dituzte bere erabilera eta kokapenari buruzko informazioa eman gabe. Esanguratsua da gero eta segurtasun gabezi handiagoarekin sentitzen garela. Ez dakigu delituak ekiditzea lortu ote duten, baina ziurra dena da intimitate eskubidea iraganeko kontua dela.


Mediante esta cámara en el tejado del museo "Rialia", te graban en directo y apareces en Internet. Es una de las últimas ocurrencias del Ayuntamiento, vulnerar tu derecho a la intimidad para pasear, pescar, disfrutar de las fiestas...