Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak
manifestazio nazionala deitu du otsailaren 12rako "Sasi guztien
gainetik, euskaldun eta burujabe!" lelopean. Donostian izango da
mobilizazioa eta Bulebarretik aterako da arratsaldeko 17:00etan.
Horrekin batera, manifestazioaren lelo berbera daraman manifestua ere
publiko egin dute EHEko kideek agerraldian. Aipatu manifestuaren
aitzakipean herri zein nazio mailako harreman dinamika zabala jarri du
martxan eragile euskaltzaleak norbanako zein eragileei manifestuaren
edukiak helarazi eta mobilizaziora erakartzeko.
Alta, harreman horiez
gain manifestua EHEren web gunean ere eskegi da herritarrek sinatu
dezaten. Manifestazioaren bukaerako ekitaldian ekimen berezirik ere
egongo da. Izan ere, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiri
merezitako omenaldia egingo baitzaio.
Manifestuari atxikitzeko hurrengo lotura sakatu:
Nazio manifestazioaren inguruko informazioa gehiago: