2011/01/28

Portugaleteko DIAGNOSTIKOAri buruzko Udal Jardunaldiak (2011-01-29)

Aurkezpena
Duela 4 urte, urtarrilaren data hauetan gorabehera, gure herriaren Diagnostikoa lantzen geniharduen. Udal hauteskundeei begirako oinarrizko lana zen, hain zuzen, gure Herri Programa sortzeko aurretiko eginbeharra baitzen. EAE-ANV legezko izenean aurkeztu arren, gure hauteskunde-zerrenda ez zuten legeztatu, baina gure lana ez zen alferrikakoa izan; lan horrek urte hauetan zehar Portugaleteko herriari eta Udalari gure lanak eta eskaintzak aurkezteko balio izan baitu, hiri atsegina eta bizitzeko egokia izan dadin, “Herria garelako, hitz egiteko eta erabakitzeko eskubidea dugu” ideiaren funtsa izanik.
Berriro ere, Diagnostikoa egiteari ekingo diogu, Portugaleten urte hauetan eman diren lorpenak eta beharrak kontuan hartuta, gure jardunbidea egokitzeko eta jarraitu ahal izateko.
Argi dago ibilbide berria eta ilusionagarria hasi dela gure herrian. Baina Zutik Euskal Herria, Lortu Arte eta Euskal Herria ezkerretik eraikitzeko, lan egin behar dugu, ilusioak oinarrizko lanean izan behar baititu oinarriak
Honengatik guztiagatik, Udal Jardunaldi hauetara gonbidatzen zaitugu, urtarrilaren 29ko goizean, larunbata, Portugaleteko Diagnostikoa aztertzeko, Erdiko Kaleko egoitzan.
Diagnostikoa=azterketa. Oraingoan ez dugu Herri Programa egingo, Portugaleteko errealitatearen argazki zabalen eta argiena baizik. Dagoeneko, hainbat arlotako azterketa eginda daude eta jardunaldien hasieran azalduko ditugu. Geroago, azterketan sakontzeko, lan-taldeak sortuko ditugu, eta amaitzeko osoko bilkura egingo dugu.
Behar zaitugu. Anima zaitez eta parte hartu!

Jardunaldien egitaraua

9:30etik 9:45era: Hasiera eta lan-taldeetan izen-ematea.
9:45ean: Jardunaldien aurkezpena
9:55etik 11:20ra: Arloetako diagnostikoen aurkezpena eta aurretiko lanaren b) ataleko galderari erantzuna.
11:20tik 11:30era: lau lan-taldeetan banaketa.
11:30etik 12:30era: Lan-taldeetako lana (ekarpenak  jaso eta osoko bilkuran azalduko ditugu)
12:30etik 12:45era: Atsedenaldia (beharbada, hamaiketakoa)
12:45etik 14:00etara: Osoko bilkura
-          Lan-talde bakoitzaren azalpena 5 minututan eta txanda zabala beste 5 minututan (12:45-13:25)
-          Gai interesgarriei buruzko eztabaida (13:25-14:00)
14:00etatik 1:10era: Hauteskundeetarako lan-taldearen sorkuntza.

Aldez aurretiko lana
  1. Diagnostikoen zirriborroak irakurri (Interneten bidez jaso edo paperean eskatu). Diagnostikoak honako hauek dira: Udal funtzionamendua, Kirolak, Emakumea, Gazteria, Euskara-Kultura, Homosexualitatea, Ingurugiroa eta Hirigintza.
  2. Zure ustez, Diagnostikoan agertzeko behar-beharrezkoak diren puntu pare bat azaldu.
  3. Aukeratu zure lan-taldea parte hartzeko (4 lan-talde dago).

Eztabaidarako lan-taldeak

(Partehartzea, Paritatea, Auzoak eta beste batzuk zeharkakoak dira)
  • Gizartea - arlo soziala (Lana, Etxebizitza, Gizarte-laguntza, Osasuna, Merkataritza, Sexualitatea, Migrazioa, …)
  • Hirigintza-Ingurugiroa (Udal plangintzak: PGOU, Trafikoa, Ogasuna, Kutsadura, Portubizi, Ibaizabal Natur Parkea, Zaharberri (Alde Zaharra), …
  • Euskara-Kultura (Udal normalkuntza, Hezkuntza, Kultur hondarea, Kirolak, Jaiak, Koadrilak, Musika, Arte, Antzerkia, Zinema, …)
  • Gazteria (Aisialdia, Lokalak, Zerbitzuak, Alternatibak, …)